sábado, 28 de febrero de 2015

"Damutzea ez da nahikoa" Laburpena eta zenbait inguruko datu

Damutzea ez da nahikoa: atmosfera ilun eta makur batean murgilduz joango gara, ezinegona eta beldurrak biltzen gaituen einean. Protagonista, bulego bateko tipo arrunt eta aspergarria ematen du, baina... zer izkutatzen da bere lanaren atzean?

Berez Indian gertaturiko zenbait injustizia entzun ondoren, ipuinaren muinaren zirriborroa egin nuen. Asko pentsatu gabe egiten ditugun gauzek gure gizarte globalizatuan eragin ikaragarria dute. Adibidez, kamixeta bat erostean, ez dugu prezia besterik ikusten. Eta prezioa zentimo batzuk jaixteko, ez dakigu ere nolako ekintzak burutzen diren kamixeta hori ehundu den herriandean.

Beldurrezko ipuina izatea nahi nuen, baina gutxinaka, narrazio iluna eta desatsegina bihurtuz joan zen, ikertutako zenbait egoera sozial bertan deskribatuz nindoalarik. Asko ikasi nuen ipuina idazteko informazioa bilatzen, eta zenbait gauza harrigarriak dirudite, beste garai batekoak, baina gaur egun gertatu ohi dira zoritxarrez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario