sábado, 28 de febrero de 2015

"Damutzea ez da nahikoa" Laburpena eta zenbait inguruko datu

Damutzea ez da nahikoa: atmosfera ilun eta makur batean murgilduz joango gara, ezinegona eta beldurrak biltzen gaituen einean. Protagonista, bulego bateko tipo arrunt eta aspergarria ematen du, baina... zer izkutatzen da bere lanaren atzean?

Berez Indian gertaturiko zenbait injustizia entzun ondoren, ipuinaren muinaren zirriborroa egin nuen. Asko pentsatu gabe egiten ditugun gauzek gure gizarte globalizatuan eragin ikaragarria dute. Adibidez, kamixeta bat erostean, ez dugu prezia besterik ikusten. Eta prezioa zentimo batzuk jaixteko, ez dakigu ere nolako ekintzak burutzen diren kamixeta hori ehundu den herriandean.

Beldurrezko ipuina izatea nahi nuen, baina gutxinaka, narrazio iluna eta desatsegina bihurtuz joan zen, ikertutako zenbait egoera sozial bertan deskribatuz nindoalarik. Asko ikasi nuen ipuina idazteko informazioa bilatzen, eta zenbait gauza harrigarriak dirudite, beste garai batekoak, baina gaur egun gertatu ohi dira zoritxarrez.


Damutzea ez da nahikoa: Contexto y sinopsis

Damutzea ez da nahikoa: el cuento nos introducirá poco a poco en una atmosfera oscura y siniestra, creando desasosiego y miedo en el lector. El protagonista parece un tipo normal y aburrido contable, pero... ¿qué esconde tras su trabajo?

Después de escuchar varias injusticias sociales acontecidas en la India, esbocé el borrador del cuento. Acciones habituales, diarias, que realizamos sin pensar, tienen un impacto muy grande en nuestra sociedad globalizada. Por ejemplo, al comprar una camiseta, solemos fijarnos en el precio. Y para que el precio baje unos céntimos, no somos conscientes de lo que pasa en el país que ha confeccionado esa prenda.

Pretendía ser un cuento enmarcado en el género de terror, un cuento de miedo, pero poco a poco, la narración fue oscureciéndose y volviendose desagradable según investigaba la realidad social de diferentes sectores y describiéndolos en el cuento. Aprendí mucho mientras me documentaba para escribir este relato y hay cosas, que parecen increibles, propias de otros tiempos, pero ocurren hoy día por desgracia.


viernes, 27 de febrero de 2015

Lehenengo helburua lortu dugu! ¡Primer objetivo cumplido!

Lortu dugu, eta zuei esker izan da!
Liburua aurrera aterako da, baina ez naiz horrekin konformatzen eta jakizue, proiektuan lortutako zenbateko guztia, modu batez edo beste batez, zuei luzatuko dizuet. Nire helburua, liburua ahalik eta gehien zabaltzea da, eta zuen laguntza eskertzea noski.
Liburuaren kalitatea obetu dezakegu, itzulpena ere inprimatu, ilustrazioen postalak banatu, txapa gehiago... ¡bidali iezadazu zure proposamena eta guztiok batera nola ospatu pentsa dezagun!

Lo hemos conseguido, ¡y todo gracias a vosotros!
El libro, va a salir adelante, pero no me conformo solo con eso y sabed que todo lo recaudado en el proyecto va a ser para vosotros de un modo u otro. Mi mayor prioridad es distribuirlo lo más ampliamente posible y agradeceros vuestra ayuda.
Podemos mejorar la calidad del libro, incluir el cuento en castellano en el libro impreso, repartir mas chapas, regalaros ilustraciones o marcapaginas... ¡mándame tu propuesta y entre todos pensemos como vamos a celebrarlo!

Baita Guaixen ere! ¡Y también en Guaixe!

Guaixe, Sakanako astekaria da, non bertako berriak eta bestelakoak argitaratzen diren, paperean eta web horrialdean. Noizbeinka, kultura, komiki eta japoniari buruz ere idazten dut bertan (nire gustoko gaiak), eta ARRANOPOLA! Nire proiektuaren inguruan artikulo bikaina idatzi dute!
Eskerrikasko Guaixe!

hemen irakurri daiteke - se puede leer aquí

Guaixe es un semanario de la Sakana, sobre noticias y otros temas de actualidad, publicados en papel y en su web. De vez en cuando, colaboro con una columna sobre comics, cultura y japón (sobre mis gustos), y ¡SORPRESA! ¡Han escrito un articulo genial sobre mi proyecto!
¡Muchas gracias Guaixe!



jueves, 26 de febrero de 2015

Astelehenean, euskalerria irratian solasean arituko naiz! El lunes, charlaré en la radio.

Hurrengo astelehen hontan, martxoak 2 arratsaldeko 5-etan, euskalerria irratian arituko naiz solasean proiektu honen inguruan. Iruñean, 91.4 fm. Ez ezazu galdu!



Este próximo lunes 2 de marzo, charlaré sobre el proyecto que estoy realizando en euskalerria irratia, sintonizable en el 91.4fm en Pamplona. ¡No te lo pierdas!

miércoles, 25 de febrero de 2015

Muestra de Ixa ASAP! lagina

Ixa ASAP! Iruñeko Udalak saritutako elaberritxoaren zati bat hemen jarriko dut, nolako ipuina den ikusteko.

Os dejo una muestra del cuento Ixa ASAP! que galardonada por el Ayuntamiento de Pamplona, para que veais  un poco cómo es.



Aitzaki bat prest dut beti, baina atzokoa benetako arazoa izan zen. Inork ez du dirutan ordaintzen informatika denda batean, eta txartelaz ordaintzeko aparailua izorratzen bada denda itxita izatea bezalakoa da.
-     Datafono hau?
-     Bai.
-     Aurrean duzuna?
“lelo alena, ez al duk ikusten baietz?”
-     … Bai.
-     Konpontzea lortzen badut, joango al gara garagardo bat edatera?
Keep Calm and THINK! Arriskua nabaria zen, horrelako harroputza ez zuen ahoberokeriarik botako, ala bai? Baina egun osoan ibilia nintzen aparailua izorratua eta jada ez nuen inolako itxaropenik. Eta egia esateko, garagardo bat edateko irrikan nengoen.
-     Noski Koldo, noski.
Hura izan zen nire hordagoa, eta baita nire porrotaren preludioa. Koldo datafonora lasai gerturatu zen eta ezker eskuarekin hartu. Linea dakarren kablea eskuinarekin harrapatu zuen. Ni irribarrez desafio egin nion. Lehen konprobatu nuen gauza zen hura, ea kablea datafonora ondo konektatua zegoen. Spaghetti Western modukoa zen hura, Koldo gaizkilea bere bi eguneko bizar zikina aurpegian datafonoarekin ni mehatxatuz, eta ni herrialdeko sheriffa aukera guztiak errepasatuz: bateria ok, bankuarekin kontratua ok, telefono zerbitzua ok, internet ok. Koldok ordea, zabalagoa bueltatu zidan irribarrea eta kablea biltzen hasi zen. Ezinezkoa!
“Ezinezkoa, ez al da izango orduan…” Eta momentuan, lehenengo izerdi hotz tantak nabaritu nituen bizkarrean nire kamiseta korporatiboa bustiz. Gure erronkan Koldok aukera bat zuen, baina ezin liteke…
-     Tira Ixa, kaña bat zor didazu, hemen duzu arazoa nire ustez. Kablea ez dago konektatuta.
Perpausa aurpegira bota zidan, hitz bakoitza gozatuz, eskuin eskuaz paretan finkaturik behar zuen kablearen beste punta eskaintzen zidan momentuan.
Hura bai lotsa! Momentuan gorritu nintzen, gorputzeko odola guztia aurpegian bildu zitzaidan ia konortea galdu arte. Gauzak erakusteko dendan ditudan beirate guztiek nire ile koloreak tomate aurpegia ikaragarri nabarmentzen zuela esaten zidaten ozenki eta urduritasunak jota ez nintzen gai izan beste aitzakia bat asmatzeko. Segurtasun gehiegi nuen soinean eta “mutil alprojak alde batera uzteko mila eta bat aitzakia” nire gida aspaldi ez nuela errepasatzen.
Tabernan geundela lehenengo garagardoa trago bakarrez edan nuen. Gustuko dut garagardo hotza, eta atzo benetan behar nuen. Egun luze eta zaila izan zen, eta aurpegian sumatzen nuen erradiadorea itzaltzeko eskura nuen modua suertatu zitzaidan garagardoa.
Baina beharbada azkarregi edan nuelako, edo edan aurretik ezer jan ez nuelako edo oso hotza zegoelako, edo nork daki! beharbada, agian, apika, teoria hutsa besterik ez da noski, hamar edo hamabi garagardo inguru edan nituelako, txoratzen hasi nintzen, (zenbatzeko abilezia eta memoria galduz noa esponentzialki edaten dudan einean, medikura jo beharko nuke?). Koldo, jator eta guzti sumatzen nuen jada, berba interesgarria, nire gustuko gaiak landuz (nire gustukoak = zombiak, java, arduino, plaka base, DoS, Annonimous… bai, ez duzue ezer ulertzen, badakit, ez iezadazue kontutan izan), eta ze demontre, ondo pasatzen hasia nintzen. Aurreko ehun eta hamasei porrotetan landutako estrategia fina aurrera zeraman ni konturatu gabe.
Ez nintzen momentu hartan arduratu baina bere besoak nire gerria biltzen zuela konturatu nintzen. Defentsak desaktibatuak nituela konturatu eta ingurua eskaneatu nuen nire burmuinean parrandan ez zeuden hiru neurona  bakarrekin. Ez nuen zer gertatzen ari zen ulertzen. Hogei garagardo inguru mahaian, erdiak + 1 nireak, Koldoren eskuineko eskua nire gerrian eta grabitazioaren lege unibertsalak bultzatuta ziurrenik, tanga edo kuleroak neramatzan aztertzera behera egin zuen trakets.
Beren garantia agortua egon zitekeen edo litekeena da nik garagardoari trago bat ematea, eta momentuan, Plof! Bi neurona sano aldi berean pikutara, bat besterik ez ni defendatzeko. Koldok alde ilunean ikasitako JEDI abileziaz baliatuta indarrean perturbazioa nabaritu zuen, eta inolako erreparorik gabe eraso egin zuen zuzenki. Baina Ixaren neurona bakarra nahikoa da IAMA martxan jartzeko (Ixaren Autodefentsa Mekanismo Automatikoa). Ezkerreko titia ukitu zidan momentuan bost arrazoi boteretsu eman nizkion aurrera jarraitzekotan izango zituen arazoak azaltzeko. Nire eskuineko eskuaren behatzek utzi zituzten bost markei buruz ari naiz noski, aztarna garbia inprimatu nuen bere ezker masailean. Eta Dolby Surround 5.0 ikaragarrizko soinu efektuarekin tabernako musikak isilune bat egin zuen momentu zehatzean. 



Lotsatuta, nire aurpegia semaforo baten argi gorria bezala piztu zen berriro. Taberna horretan ezagutzen naute (zera… ninduten, ninduten da perpausaren aditz-aldi egokia) eta handik ihes egiten nuen bitartean nire izenarekin nahasten ziren algarak eta txalo zaparradak saihestu behar izan nituen. Nire mozkorra nire berokiarekin taberna barruan geratu zen, baina kalte gutxi deritzot berokiaren galtzearena halako lotsa berriro ez pasatzearen truke.

lunes, 23 de febrero de 2015

¡Comenzamos con VERKAMI-rekin hasi gara!

Bai, hasi gara jada! Proiektua zabalik dago zure ekarpenak egiteko! Eskerrikaskoko eta zabaldu informazioa interesgarria baderitzozu!




Si, el proyecto ya está abierto. ¡Hemos empezado, ya puedes hacer tus aportaciones para conseguir recompensas! Gracias, y difunde la información si lo ves interesante.

Para info en castellano: 

viernes, 20 de febrero de 2015

Ixa ASAP! Laburpena eta zenbait inguruko datu.

 Ixa ASAP! ipuin bat da, elaberri motza apika, 2013. urtean idatzi nuena Iruñeako Udalak antolaturiko egile berriendako lehiaketa batera aurkezteko. Eta ez da guztiz txarra, lehenengo saria irabazi bait nuen!

Idatziak, humore bakuna, asmo handirik gabe baina oso dinamikoa eta freskoa, hizkuntza eraginkorra darabil, ia zinematografikoa. Egoera aldrebesez beteriko historioa da, non neska gazte batek, Iruñean bere negozio eta bizia aurrera eramateko jasan behar dituen abenturak deskribatzen diren. Bezero gogaikarri eta gizon esku-luzeekin borrokatu behar bere duintasuna mantenduz beti. Bere informatika denda, mota ezberdineko friki eta pertsonai xelebreen topagunea izango da, batzutan Ixa miretsi eta bestetan gutxietxi egiten dutelarik, soilik emakumea izateagatik... ETA ILEORIA GAINERA!

Espero ez duzun moduak bukatuko da, prest egon zur eta lur geratzeko irakurketa goxo honekin!

Irudia: Iñigo Izal

Lehiaketari buruz:

http://guaixe.net/sakana/1387437036477

Ixa ASAP! Contexto y sinopsis

Ixa ASAP! es un cuento, un relato corto, que escribí en el año 2013 para el concurso de autores noveles del Ayuntamiento de Pamplona. Y no debe de ser malo cuando gané el primer premio!

El cuento trabaja el humor sencillo, sin pretensiones aunque con una narración dinámica y fresca que engancha desde el comienzo. Una historia repleta de situaciones absurdas y narración dinámica, casi cinematográfica, donde una joven, debe valerse por si misma para sacar adelante su negocio lidiando con clientes ignorantes e impertinentes, y manteniendo a raya a los moscones con las manos largas. Su tienda de informática, sirve de lugar de encuentro para todo tipo de bichos raros que a veces la idolatran y otras, no la pueden tomar en serio solo por ser mujer...Y RUBIA!

Con un final sorprendente y abierto que no te esperas, ¡preparate a disfrutar de una lectura adictiva!


Irudia: Iñigo Izal

http://guaixe.net/sakana/1387437036477

viernes, 13 de febrero de 2015

Ipuinak - Los cuentos

Jada badakit zeintzuk izango diren argitaratuko ditudan ipuina.
Nola ez, "Ixa ASAP!" ipuinarekin hasiko naiz, hau izan zen guztia eragin zuen idatzia eta. Azalduko dut beste batean lasaiago.

Beste hiruak, hauek izango dira:
- Aitorren pena
- Ohizko prozedura
- Damutzea ez da nahikoa



Ya tengo claro (¡por fin!) cuales serán los cuentos que voy a publicar.
Como no, el que no puede faltar es "Ixa ASAP!", porque fue el desencadenante de mi reciente recuperación literaria. Ya explicaré algo más sobre este cuento en otra entrada.

Los otros tres cuentos que acompañarán al primero son:
- Aitorren pena (la pena de Aitor)
- Ohizko prozedura (procedimiento habitual)
- Damutzea ez da nahikoa (arrepentirse no es suficiente)

miércoles, 11 de febrero de 2015

Verkami proiektua martxan! El proyecto de Verkami, va sobre ruedas!

Nire lehenengo ipuin bilduma argitaratzeko nahiean, zenbait oztopo gainditu ondoren, nire kabuz VERKAMI-ren bidez argitaratzeko ahalegina egingo dut.
Voy a intentar publicar mi primera recopilación de cuentos, y despues de superar unos pocos imprevistos, lo haré mediante micromecenazgo y autoedición a través de la página de VERKAMI.

Liburuak 100 horrialde inguru izango ditu, eta lau ipuin bilduko ditu. Ez zaitez nahastu, ipuinak dira, baina helduentzako ipuinak. Gainera, Iñigo Izal artistak ipuinak ilustratuko ditu liburuaren kalitatea obetzeko.
El libro será de unas 100 páginas aproximadamente y recogerá cuatro cuentos en total. No te confundas, son cuentos, pero cuentos para adultos. Además, el artista Iñigo Izal me ayudará añadiendo unas ilustraciones que van a aportar calidad a la publicación.

Gertu, Verkamin datu gehiago.
En breve, mas inforamción en la página de Verkami.